azaroa

Urumea Hortz Klinikan garrantzia handia ematen diogu aho-hortzen alorreko heziketari eta joera berrienak jarraitzeari. Horregatik, Jacinto Suárez doktorea, Ainhoa Blanco eta Javier Ochagavia, Madrileko IFEMAn ospatu zen EAO & SEPES 2017 Kongresura joan ziren urrian.

Urumea Klinika EAO & SEPES 2017

Urtero ospatzen den ekiltaldi honetan, herrialde ezberdinetako aho-hortzetako osasuneko 4.000 profesionaletik gora bildu ziren. Bertan, hortz-protesien alorreko azken berri eta aurrerapen  teknologikoak azaltzen zituzten 130 stand baino gehiago zeuden.

Gainera, ekitaldiak iraun zituen hiru egun horietan zehar, nazioarteko 170 txostengilek konferentzia eta saio praktikoak eskaini zituzten.

Amaitzeko, EAO & SEPES 2017 Kongresuak iraun zituen hiru egun hauetan gauzaturiko eginkizunak ondo laburtzen dituen bideo bat uzten dizuegu:

Urumea Hortz Klinikan sei urte daramatzazkigu Gautenaren Donostiako ikasgela egonkorrarekin elkarlanean, hala nola, pazienteei entregatzeko hortzetako eskuilen poltsak prestatzen.

Gautena, Gipuzkoako autismoaren elkartea, etekinak ateratzeko asmorik gabeko erakunde bat da eta autismoaren espektroa nahasita duten pertsonek (AEN) osatzen dute. Gautenak autismoak dakartzan arazoei buruz berri ematea, gizartea sentsibilizatzea eta gaitz hau jasaten duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzea du helburu. Honela, Gautenak heziketa- eta laguntza-baliabidez osaturiko sare gizarteratu bat garatu du.

Gautenaren ikasgela egonkorra

Ikasgela hau Donostiako San Inazio ikastetxean kokatzen da eta autismoaren espektroa nahasita duten pertsonei (AEN) komunikazio- eta egokitze-gaitasunak bultzatzeko talde-terapietan oinarrituriko heziketa berezia eskaintzen die. Ikasgela egonkorreko ikasleek sozializazio eta mugikortasun alderdiak lantzen dituzte lan arloko gaitasunak garatzeko helburuarekin.

Gautenako ikasgela egonkorreko taldea

Zertan oinarritzen gure elkarlana?

Urumea Hortz Klinikatik trebakuntza lortzen eta inguruneaz ohartarazten laguntzen dieten enkarguak egiten dizkiegu. Esaterako, egiten duten lanetako bat gure pazienteei ongi etorri gisa ematen dizkiegun oparien paketatzea egitea da.

Lan hau honakoan oinarritzen da: informazio-txartel bat zati proportzionaletan tolestu, plastikozko zorro batean tolestutako txartela, hortzetako eskuila eta hortzetako haria sartu eta, azkenik, paketea itxi behar izaten dute.

Gainera, ikasleak, euren irakasleen laguntzaz, Urumea Hortz Klinikara etortzen dira aldizka enkarguak jasotzera eta bukatutako lanak ematera. Klinikara bidean, ikasleek bide segurtasun arauak (semaforoak errespetatu, zebrabidea zeharkatu, taldean ibili) zein euren ikaskideekiko eta irakasleekiko harremanak eta elkarrizketa arauak (txandak errespetatu, entzun, solaskideari begiratu) lantzen dituzte.

Klinikara iritsitakoan, ikasleek portaera arauak praktikatzen dituzte (klinikako langileak agurtu, isiltasuna errespetatu eta materiala jaso bitartean itxarongelan ondo portatu).

Irati Urumea Hortz Klinikarentzako poltsaratzea egiten

Poltsaratze-lana erraza eta mekanikoa da; materiala ez da inola ere hauskorra eta ikasleek lana ondo burutzeko pauso zehatzak jarraitu behar dituzte. Horrez gain, materialak ez du ia pisurik eta klinikatik ikasgelara garraiatzeko eta bueltan ekartzeko erraza da.

Gorka Urumea Hortz Klinikarentzako poltsaratzea egiten

 

Azkenik, poltsaratze lana amaitu ostean, Gautenako ikasgela egonkorreko ikasleei ilusio handia egiten die arrakastaz burututako lanengatik sariak jasotzea. Horregatik, ikasturtea amaitu ostean euren garapena zein aho-hortzetako osasuna hobetzen laguntzen dien materiala oparitzen diegu, esaterako hortzetako eskuila elektrikoak, tresna pedagogikoak, entzungailuak eta hainbat mahai-jolasak.

Gautenarekin elkarlanean aritzearen gure balorazioa

Urumea Hortz Klinikan oso pozik gaude Gautenaren ikasgela egonkorrarekin elkarlanean jarduteaz, izan ere, ikasleek euren helduarorako beharrezko gaitasunak landu ditzaten parte hartzen dugu.

Horregatik Gautena elkarteari heziketa prozesu berezi honetan parte hartzen uzteagatik eskertu nahi diogu, eta batik bat, Irati, Gorka, Malen, Garazi, Tere eta Lolesi, elkarlan honetako protagonistei, zuen interes eta kontu handiari esker gure pazienteek maitasun handiz prestatutako tresnez gozatzeko aukera izango baitute.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023