Gaur, txupetea uzten laguntzen duten 3 truko azaldu nahi dizkizuet, tetinetan aldaketa batzuk sortuz:
Txupetea kentzearen momentua oso zaila izan ohi da eta famili bakoitzak erabaki behar du nola egin nahi duten, haien haurra eta etxeko ohiturak ezagututa. Era asko daude: haurrari azalpenak ematea, liburu bat irakurtzea, familian jaiotako haur txikiren bati oparitzea,…
Txupetea uzten laguntzen duten 3 truko:
1️⃣ Tetina ZULATU: zure haurrak txupetea ahora sartzen duenean, aireak ihes egingo dio eta sentsazio arraroa sumatuko du, bere betiko txupetea izango ez balitz bezela. Honek txupetea lagatzen lagunduko dio.
2️⃣ Tetina MOZTU. Haur askok txupetea “puskatuta” ikusten dutenean, bere kasa basuretara botatzen dute ( ez da beti pasatzen, baina laguntzen die 🙃)
3️⃣ Tetinan HARIAK lotu. Haurrek txupetean “bitxitoak” azaldu direla ikustean ez dute hau ahora sartu nahi izaten 🐛
Gogoratu oso garrantzitsua dela tetinak haurrek 2 urte bete baino lehen erretiratzea, masail hezur, hortz eta ahoko funtzioetan ondorio desiragaitzak prebenitzeko 🫶🏻