Teknologiarekin konprometituta

Sedazioa

Paziente askok dentistari dioten beldurra eragozpen aipagarria da kalitatezko hortzetako tratamenduak egin ahal izateko.  Sedazioak paziente horiei beldurra gainditzen eta tratamendua lasai jasotzen laguntzen die. Sedazioak mina jasateko gaitasuna handitzen duenez, anestesiaren (“ziztadak”) erabilera saihestu edo gutxitu dezake edozein ebakuntzatan.

Onuragarria da helduentzat nahiz haurrentzat.

 

Erradiologia digitala

Erradiologia ezinbestekoa da diagnostiko egokia egin ahal izateko. Guk azken belaunaldiko erradiodiagnostikorako aparatuak ditugu, eta bereizmen handiko irudiak lortzen ditugu pazienteari erradiazio minimoa igorrita.

Mikroskopioa

40Xerainoko handipeneko mikroskopio odontologikoak zehaztasuna ematen du. Oso erabilgarria da endodontzian, odontologia birmoldatzailean eta hortzen estetikan.

Telebistak boxetan

Komunikazioa errazteko eta pazienteak tratamenduak hobeto ulertu ditzan, boxetan telebistak jarri ditugu.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023