Estetika

Hobekuntza estetikoak, besteak beste, gaizki posizionatutako hortzengatik eta kolore-desberdintasunengatik eskatzen dira.

Gaur egun tresna bikainak ditugu tratamendu estetikoen diagnostikoa eta plangintza egiteko, adibidez, DSD (digital smile design).

Tratamendu horiek egiteko zuritzeak, karillak, koroak, ortodontzia, kirurgia eta abar balia ditzakegu.

Zuritzeak

Hortzak zuritzeko egiten ditugun tratamenduak eraginkorrak izan daitezen, zuritzailea ondo erabili behar da eta pazienteak bere aldetik jarri behar du. Tratamendu konbinatua (klinikan eta etxean) egitea gomendatu ohi dugu emaitza hobeak lortzeko.

Carillas

Karillak, hortzaren kanpoko azalerari atxikitzen zaizkion portzelanazko “xaflak”, hortza kanpoaldean tailatu ondoren ezartzen dira. Irtenbide paregabea dira emaitza estetiko, natural eta iraunkorra lortzeko, portzelana haren izaeragatik ez delako kolorez aldatzen eta ez duelako distira galtzen denbora igaro ahala.

Hortzetako karillak oso ezagunak egin dira odontologia estetikoaren munduan. Teknika honekin, hortzaren kolore bereko portzelanazko geruza bat ezartzen da, hortzen aurpegien azaleren gainean hortzaren esmalte higatua, hortz irregularren lerrokatzea, tarteak, dekolorazioa edota arrailak zuzentzeko.

Karillak erabiltzea gomendatzen dugu:

-Hortz bakar baterako, estetika hobetze aldera.

-Traumatismoen ondorioz haustutako hortzak birmoldatzeko.

-Hortzen arteko tarteak (diastemak) ixteko.

Berriztapen estetikoaren tratamenduak bilatzen badituzu Donostian, deituiguzu 943272400 zenbakira edo idatziguzu gure web orrialdeko formularioaren bitartez.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023