Bloga

Jose Mª Ochagaviaren jubilazioa, Urumea Hortz Klinikaren sortzailea

Gaur oso publikazio berezia egin nahi diogu Jose Mª Ochagaviari, Urumea Hortz Klinikaren sortzailea, merezitako jubilazioa heldu baitzaio.

Duela 30 urte Jose Mª Ochagaviak Urumea Hortz Klinika sortu zuen donostiarren eta inguruko herriko biztanleen aho-hortzetako osasuna zaintzeko helburuarekin.  

Urte hauetan zehar, bere ondoan, klinika haunditzen ikusi dugu, lan taldea haundituz eta gure esfortzu guztiak pazienteei kalitatezko tratamenduak eta hurbileko tratua eskeintzean jarriaz. Horregatik, lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu hiru hamarkada hauetan egindako lan guztiagatik eta garai berri honetarako onena opa diogu.

Aro berri honetan, gure borondate guztia jarriko dugu Urumea Hortz Klinika Donostiako erreferentziako klinika bat izatera bultzatuz. Bere alaba, Ainhoa Ochagavia, eta gainontzeko lan-taldea izango dira bere erreleboa eta klinikaren proiektua orain arteko irrika eta dedikazioarekin mantenduko dutenak.

Equipo de Dirección de Clinica Dental Urumea

Jose Mª Ochagavia zuzendaritza taldearekin

Eskerrik asko, Jose Mari, urte guzti hauetan izan duzun dedikazioagatik eta Urumea Hortz Klinika honaino ekartzeagatik. Abangoardia eta esfortzuarekin jarraituko dugu zuk irakatsi bezala.

Ainhoa y Jose Mari Ochagavia

Eskerrik asko zure ahalegin, lanarekiko dedikazio, abangoardiarekiko interes eta zure ezinegonagatik, hauek izango baitira Urumea Hortz Klinikaren garapenerako oinarriak.

Besarkada bero bat,

 

Urumea Hortz Klinikako lan-taldea.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023