Bloga

Aho-hortzen garbiketa egokia eta jasangarria, zergatik ez?

Aurreko post batean azpimarratu genuen egunero hortzak esuilatzea zein garrantzizkoa den, bide egokia baita txantxarra edo gaitz periodontalak ekiditeko. Bada, zer deritzozu  ezinbestekoa den ohitura hori ekintza natural zein jasangarriago bat bilakatzeari? Gaur egun  egin dezakegu, eraginkortasunik galdu gabe inguruneari erasorik egiten ez dioten eta bidezko komertziotik datozen produktuei esker. Made in Tribe kosmetica naturalaren online dendarekin elkarlanean aritzeko aukerak hori nola lor dezakegun ezagutzeko abagunea eskaini digu.

Made in Tribe, 2015ean Andrea Martínezen eskutik sortutako kosmetika naturalaren inguruko online ataria ikerketan eta kalitate eta eraginkortasun goreneko produktuen hautaketan berezituta dago. Jatorri organikoa duten produktuak aukeratzen dituzte, osasungarriak eta ahalik eta karbono arrasto txikiena uzten dutenak, esaterako, plastikozko ontziak baztertuz. Bikaintasuna lehenesten duten nazioarteko marka mordoa dute, horietako hainbat aho-hortzak zaintzeko produktuetan berezitutakoak. 

Has gaitezen eskuilatatik

Badira merkatuan banbuz egindako eskuilak, errizino-olioz egindako nailonezko zurdak dituztenak, inolako petrolioaren eratorririk gabeak. Gogortasun ezberdinekoak daudenez, egokiena aukeratu ahal izango dugu. Zurda artifizial horiek aproposagoak dira naturalak baino: mutur biribila dutenez leunagoak izaten dira; homogeneoago, haukaitzago eta malguagoak direnez, egokiagoak dira aho-hortzen garbiketarako.

Hortzetako pastari dagokionez, erabili al duzu inoiz hauts-formatudun pastarik?

Klasikoenek landetxe ekologikoetan ekoitzitako landareekin egindako pastak dauzkazue: menta freskagarria, aloe vera baregarria, mirra desinfektatzailea nahiz te berdea.

Irakuzketetarako, kontzentratu organikoak

Halaber, irakuzketak egiteko aproposak dira osagai organikoz egindako kontzentratuak: mendafin, iltze, salbia eta te arbolaren olio esentzialez egindakoak, hats fresko eta atsegina eragiten dute.

Gogora ezazu jatordu bakoitzaren ondoren garbitu behar direla hortzak; edo, gutxienez, egunean bitan. Aldiro bi edo minutuz eskuilatu behar dira eta, ondoren, hortzetako hariaz bukatu behar da garbiketa: zetaz egindako haria aurkituko duzu, biodegradagarria, erraz berrerabil daitezkeen beirazko ontzitxoetan.

Eta aho-hortzen garbiketa eta gure ingurunea zaintzea familiarteko kontuak direnez, haurrentzako banbuzko eskuilak eta eurak gustokoago dituzten zaporedun hortz-pastak eros ahalko dituzue, gozoagoak (mihiluarekin egindakoa, esaterako). 

Eta ez ahaztu behar duzun ura soilik erabiltzea! hortzak garbitzen ari zaren bitartean, itxi ezazu iturria: aise egiten da eta 15 bat ur litro aurreztuko dituzu aldiro.

Aho-hortzen osasunari dagokion aldi orotan bezala, galde egiozu zure odontologo edo higienistari zure eguneroko aho-hortzen garbiketarako produktu berriak erabiltzen hasi aurretik. Izan ere, zenbait kasutan tratamenduagatik edo beste arrazoiren batengatik beharrezkoa izaten da eskuila jakin bat edo formulazio zehatz bat duten produktuak erabiltzea. Galde egiguzu, zuri laguntzeko gaude.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023