Bloga

Urumea Hortz Klinikak gaur, maiatzaren 18an, berriz ireki ditu bere ateak

Klinika goizeko ordutegian izango da zabalik.

Gaurtik aurrera, Urumea Hortz Klinikako lantaldea osatzen dugunak gaur heldu diogu lanari berriz ere, goizez, zuri ahalik eta zerbitzu onena emateko.

Segurtasun neurriak muturreraino eraman ditugu COVID-19a ekiditeko eta finkatutako protokoloak beteaz egiten dugu gure lana.

Jarraian topatuko dituzu PAZIENTEARENTZAT PROTOKOLOA , non Klinikara joan aurretik hartu beharreko neurriak biltzen diren azaltzen den;  eta LANTALDEARENTZAKO JARDUNBIDE PROTOKOLOA, COVID-19aren aurka, gure lantaldeak bere jardunean txertatutako errutinen berri izatea ahalbidetuko dizuna.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023