Gero eta paziente gehiago jasotzen ditugu gure klinikan arnas txarragatik kexatzen. Horregatik hurrengo post honetan arazo honen jatorria ekiditeko ekintzetaz jardungo dugu.
Halitosiaren jatorria
Arnas txarra edo halitosia aho-higiene eskasarekin edo gaixotasun periodontalekin (gingibitisa edo periodontitisa) erlazionatua dagoen gaitz bat da. Baina..
Ba al zenekien %90-eko kasuetan mihiaren atzekaldean geratzen diren bakterioek eragiten dutela?
Beste hitz batzuetan, halitosia, kasu gehienetan, aho-barrunbetatik bertatik dator. Bakterioak hortzetan, mihian edo oietan pilatzen dira, usain txarra sortzen duten gas sulfurodunak konposatu lurrunkorrak sortuz.
Orokorrean, aho-higiene egoki bat nahikoa da gaitz hau desagerrarazteko, baina hats txar horrek denboran iraunduz gero, beste arazo batzuen seinale izan daiteke.
Halitosia eragiten duten 5 arrazoi
1.Aho-higiene-ohitura txarrak: eskuila desegokiak edo haria ez erabiltzeak bakterioak ahoan gera daitezkeen arriskua sort dezake. Hortzak narritatuz eta hauen tartean plaka sortuz. Alaber, tratatu gabeko barrunbe bat edo ahoko infekzio batek ere arnas txarra eragin dezakete.
2.Elikadura: ahoan geratzen den eta behar bezala ezabatzen ez den janariak, hats desatsegin hau sor dezake. Aho-higiene ona otordu guztien ondoren da hatsa saihesteko eraginkorrena.
3.Listu eza: listuak ahoa garbitzen laguntzen du, usainak eragiten dituzten bakterioak kenduz. Beraz honen gabeziak arnas txarra eragiten lagun dezake.
4.Tabakoa: erretzaileek eta tabako kontsumitzaileek oietako gaixotasunak izateko aukera gehiago dute eta, ondorioz, halitosia jasaten dute.
5.Urdaileko errefluxua: urdaileko azidoen errefluxu kronikoa (errefluxu gastroesofagikoa) halitosiarekin ere lotzen da.
Zer egin dezakezu halitosia saihesteko?
Hortz-higiene-errutina ona ezinbestekoa da ahoan hatsa saihesteko: egunean gutxienez 2 aldiz ahoa garbitu hortz-pasta fluoratu batekin. Mihiaren atzealdean azpimarratuz eta haria egunero pasaz. Era berean, komenigarria da ura aldizka edatea eta tabakoaren kontsumoa saihestea.
Zure dentista, halitosiaren aurkako zure aliatu handiena
Ahoan hats txarrak jarraitzen duela sentitzen baduzu, zure konfiantzazko dentistarengana joatea gomendatzen dizugu, eragiten duen kausa nagusia identifikatzen laguntzeko, aho-osasuneko edozein arazo baztertzeko eta tratamendu-plan zehatz bat proposatzeko.
Urumea Hortz Klinikan, ahoko gaitz eta gaixotasunak tratatzeaz gain, arazo horiei eta beste arazo askori aurre egiten laguntzen diegu gure pazienteei. Zatoz gure Donostiako klinikara edo deitu 943 27 24 00 telefonora eta galdetu iezaguzu.