Urte berri, ohitura berri eta berrikuntza ugari Urumea Hortz Klinika-n. Urte konplexu hau behin gaindituta, Urumea Hortz Klinika-ko talde guztiak bihotz bihotzez urte berri osasuntsu eta alderdi positiboz betea opa nahi dizuegu. Azken denboraldia gora-beheraz betea egon arren, edozein gauza gainditzeko prest gaudela erakutsi digu jarrera optimista baten bitartez. Beraz … zergatik ez diogu 2022-a irribar handi batekin jasotzen?
Klinika goizeko ordutegian izango da zabalik.
Gaur egun egin dezakegu, eraginkortasunik galdu gabe inguruneari erasorik egiten ez dioten eta bidezko komertziotik datozen produktuei esker. Made in Tribe kosmetica naturalaren online dendarekin elkarlanean aritzeko aukerak hori nola lor dezakegun ezagutzeko abagunea eskaini digu.
Urte hasiera garai aproposa da osasunarekin lotutako asmo berriak, eta onak, hartzeko. Sasoian jartzeko ariketak egiteari ekitea edo elikatzeko ohitura osasuntsuak geureganatzearen tankerako erronkak jartzen dizkiogu geure buruari.
Urumea Hortz Klinikako lantaldeak jai zoriontsuak izan ditzazula eta 2020 urteak onena ekar diezazula opa dizu.
Eguberrietan Klinika 08:00etatik 15:00 etara egongo da zabalik.
Eskaiguzu hitzordua.
Hain ohikoa izanda ere ere sarri arretarik eskaintzen ez diogun gaitz horren jatorria zein den azaltzen dizugu, garrantzizkoa baita hortz sentsibilitatearen aurrean adi egotea.
Hortzak eskuilatzean, oso beroa edo hotza dagoen zerbait hartzerakoan, ahotik aire hotza arnasterakoan edo giroko tenperatura-aldaketa nabarmena pairatzean (kanpoalde hotzetik barnealde epelera pasatzerakoan) hortzetan mina sentitzea hortz sentsibilitatea daukagunaren seinale izan daiteke.
Ziztada moduko min igarokorra eragiten du sentsibilitateak eta horren jatorria dentina agerian egotean dago. Asko dira hori eragin dezaketen arrazoiak. Dentina hortz nerbioa estaltzen duen geruza da eta, baldintza normaletan, esmalteak eta oiak estaltzen dute. Esmalteak lodiera galdu edo oiak atzera egiten badu, orduan dentina agerian geratu eta sentsibilitatea agertuko da. Zergatik? Oiak adinagatik, gaixotasunagatik edo hortzak gaizki eskuilatzeagatik egin dezakete atzera; eta esmaltearen galera eragin dezakete azidodun edariak hartzeak (fruita-zukuak, freskagarriak edo edari isotonikoak), hortzetako pasta urratzailea erabiltzeak, hortz-tratamendu desegokiek edo bruxismoa bezalako arazoek.
Dentina substantzia porotsua da. Agerian geratuz gero, tenperatura aldaketa bezalako estimuluak ziztada edo min zorrotz gisa antzematen dira estaltzen dituen nerbio-bukaeren bidez.
Beste behin, prebentzioa baliabide eraginkorra da aho-hortzen arazo horri aurre egiteko: hortz sentsibilitatearen aurrean adi egon behar dugu. Ager dadin eragozteko dentina babestuta mantendu behar dugu. Horretarako, hona hemen ohitura erraz batzuk:
- Aho-hortzen garbiketa: erabil ezazu eskuila leun bat, urratzailea ez den hortzetako pasta eta haria, garbitzeko gaitzak diren lekuetara iristeko. Kontuan hartu eskuila ez dela betiko! (3 hilabetez behin eskuila berritzea komeni da).
- Elikadura: azido ugari duten elikagaiak, hau da, freskagarriak, edari isotonikoak, zukuak, ozpina, ardoa eta abar neurrian hartu.
- Ekidin beharreko ohiturak: ez erabili ahoan hortzetan kalteak eragin ditzaketen objektuak (boligrafoak, arkatzak…); saia zaitez hortzen zonalde berean eragiten duten jarduera errepikakorrak saihesten (ekilore-haziak jatea, esaterako) eta ez itzazu erabili hortzak mozteko edo irekitzeko tresna legez.
Eta gogoratu: aho-hortzetako beste edozein gaitzekin gertatzen den bezala, sentsibilitatea izanez gero, beharrezkoa da dentistarenera joatea.
Berak esango dizu zein den horri aurre egiteko biderik egokiena. Beraz, berandu baino lehen, eska ezazu hitzordua.
“Garbitu ongi hortzak!” esaldiak zuzen-zuzenean gure haurtzarora garamatza gutako asko. Zenbat bider entzun ote dugu esaldi hori? Ezin konta-ahala! Baina, hala ere, ba al dakigu zeintzuk diren garbiketa egokirako gakoak? Eta nahikoa al da hori aho-hortzak behar bezala zaintzeko? Jarraian argituko dizugu.
Aho-hortzak egoki garbitzea oinarrizkoa da zure ahoaren osasuna gordetzeko, kariesa agertzea ekiditeaz gain, gaixotasun periodontalen agerpena ere ekiditen baita horrela; mota horretako eritasunek hortz-oi edo hobiei eta hortzen euskarri diren beste ehunei eraso egin eta arriskuan jartzen dute horien sendotasuna. Hona hemen aho-hortzak egoki garbitzeko jarraibideak.
Egunero hortzak garbitzeak bakterio-plaka deusezten du eta hortzoietako ehunen zirkulazioa bizkortzen du. Gomendagarria da hortzak otordu bakoitzaren ondoren garbitzea edo, gutxienez, egunean bi aldiz, aldiro bi edo hiru minutuz. Horretarako, hortzetako eskuila elektrikoa edo eskuzkoa erabil dezakezu. Eskuila txikia izan behar da, leuna eta zurda biribilduna; horiek okertzen direnean, eskuila aldatzeko unea izango da (3 hilabetez behin, gutxi gora-behera).
Eskuzko eskuila erabiltzen baduzu:
1. Jar ezazu hortz-oiaren izkinetik 45º-tara; egin mugimendu txikiak aurrera eta atzera, eta zirkuluak osatuz (eskuila hortzen edo hortzoiaren gainean igurtzi gabe).
2. Ondoren, eskuilatu barnealdeko gainazalak edo haginen atzealdea mugimendu berdinak eginez: aurrera eta atzera, eta zirkuluak osatuz.
3. Irauli eskuila eta erabil ezazu muturra hortzen barrualdeko gainazala garbitzeko, bai goikoena eta baita behekoena ere.
4. Garbitu mastekatze-gainazalak igurtziko bazenitu bezala. Eskuila ezazu mihia eta ondoren garbitu ondo ahoa.
Eskuila elektrikoa erabiltzen baduzu:
1. Piztu aurretik, jar ezazu hortzetako orea eta jar ezazu hortzen kontra (horrela ez duzu zipriztinik botako).
2. Jar ezazu eskuila horizontalki eta mugi ezazu poliki hortzoiaren marran zehar. Manten ezazu eskuila segundu batzuz hortz bakoitzaren gainean.
3. Barrualdeko gainazaletan zehar, eskuila eraman ezazu poliki hortz batetik bestera (jar ezazu eskuila goiko ebakortzen gainean denbora gehiagoz, sarritan hor pilatzen baita lertzo edo sarro deritzona).
4. Garbitu astiro mastekatze-gainazalak, segundu batzutan eskuila hortz bakoitzaren gainean mantenduz. Utz eskuilak lan gehien egin dezan, harizpiek leunki irrist eginez.
Hortzak egoki eskuilatzeaz gain, aho-hortzen garbiketa osatzeko hortz-haria erabili behar da egunean behin. Galde iezaiozu zure dentistari zein den erabili behar duzun hari-mota. Horrekin erraz helduko zara eskuila heltzen ez den bazterretara; hortzak eskuilatu aurretik edo ondoren, pasa ezazu haria hortzen alde bietatik, jarraian zehaztu bezala:
1. Bildu 30 edo 40 zm hari hatz luzean, esku bakoitzeko hatz erakusleaz eta lodiaz hari-zati bat eutsiz.
2. Labaindu haria bi hortzen artean eta mugitu gorantz eta beherantz, hortz banaren kontra zanpatuz. Beharrezkoa da hortz-oiaren ertzaren azpiraino iristea, hor pilatzen baita plaka.
Zubi finkoa baduzu, erabil ezazu hari sartzeko tresna (galde egiozu dentistari), haria zubiaren edo burnien azpitik igaro dadin.
Hauek aho-hortzak egoki garbitzeko jarraibide oinarrizkoak baino ez dira, ez ahaztu klinikan zure odontologo edo higienistak zure behar zehatzetara egokitutako higiene-plana eratuko duela, zure hortz-haginak eta oiak garbi eta plakarik gabe gorde ditzazun. Eta ez egin hutsik aldizkako ikuskaketei, dentistak horietan gainbegiratuko baitu garbiketa-planaren emaitzak behar bezalakoak diren ala ez.
Ezagutzen gaituzu, zinez uste dugu aho-hortzen osasuna dela norbanakoon osasun osoaren zimentarritako bat eta horixe da gure lanaren funtsatako bat. Zu zara beste funtsa, ezinbestekoa zara Urumea Hortz Klinikan.
Gaur oso publikazio berezia egin nahi diogu Jose Mª Ochagaviari, Urumea Hortz Klinikaren sortzailea, merezitako jubilazioa heldu baitzaio.
Urumea Hortz Klinikan garrantzi handia ematen diogu pazienteekiko arretari, atetik sartzen zaren unetik zerbitzu pertsonalizatua eta behar duzun informazio guztia izatea nahi dugulako. Beraz, gure harrera taldea klinikaren parte oso garrantzitsua da guretzat, agurra ematearen eta edozein kudeaketa bideratzearen arduradunak baitira.
Gaur, Arantza Zabalari eskaini nahi dizkiogu lerro hauek. Arantza, gurekin egon da hasiera-hasieratik eta merezitako jubilazioa hartzeko garaia heldu zaio. Hau dela eta, orain aste batzuk agurra eman genion bazkari berezi batekin, egindako lan guztia eskertuz eta bere bizitzan hasten den garai berri honetarako onena desiatuz. Faltan botako zaitugu Arantza!
Arantza Zabala eta José Mª Ochagavia
Hemendik aurrera gure harrera taldea hiru taldekidek osatuko dute, zuretzat seguru ezagunak direnak: Mapi, Amaia eta, azkenik, Lara, azken hilabeteetan gurekin prestatzen izan dena.
Haiek izango dira hemendik aurrera zure zalantza guztiak erantzuteko eta betiko harrera ona emateko arduradunak. Klinikaren aurpegia dira eta haiekin hitz egingo duzu klinikara deitzen edo zatozen bakoitzean, beraz, beti laguntzeko prest izango dituzu.
Mapi, Lara eta Amaia dira gure harrera talde berria.
Bide batez, gure harreragileek izango duten janzkera berria aurkeztu nahi dizuegu, klinikak azken hilabeteetan izandako irudi aldaketarekin bat datorrena. Espero dugu zure gustokoa izatea.
Zalantzaren bat baduzu edo gure tratamenduen inguruko galdera bat baduzu jarri gure harrera taldearekin harremanetan 943 27 24 00 telefonoan, info@clinicadentalurumea.com helbidean edo zuzeneak klinikara etorriz: Ramón Mª Lili kalea, 7, Donostia – San Sebastián.
Zure zain gaude!