Bloga

Urumea Hortz Klinikaren helburuetako bat agin-hortzen alorreko osasun teknikarik berritzaileenak erabiltzea da. Horregatik teknika aurreratuenak eskaintzen dizkiegu gure pazienteei, aho-hortzen osasunaren prebentzioan, restaurazioan  eta mantenimentuan.

Orain dela gutxi, ortodontziako espezializazioa gehitu dugu klinikan. Lau urteko formakuntza prozesua eta gero, Ainhoa Ochagavíak Ortodontzia eta Ortopedia dentofazialaren inguruko masterra lortu du Oviedoko unibertsitatean.

Kasu honetan, gure pazienteen artean oso harrera ona duen tratamendu estetiko baten ezaugarriei buruz informatu nahi zaituztegu: Invisalign ortodontzia ikusezina iraultzailea.

invisalign donostia- san sebastian

Invisalign Ortodontziak aparatu konbentzionalen helburu berdina du: posizio okerra eta hortzen lerrokatze eza zuzentzea. Gainerako ortodontzia tradizionalekin duen desberdintasunik handiena bere inpaktu estetikoan datza. Invisalign Ortodontzia ikusezina da, ia detektaezina lehen begiratuan.

Gainerako ortodontzi tratamenduekin duen abantailarik handiena estetikoa da, oso zuhurrak bait dira. Invisalign tratamendua, gainera, tratamendu konbentzionalak bezain eraginkorra da, hain ezagunak diren brackets-ak izan daitezkeen bezala.

Bestalde, Invisalign ortodontziak beste abantaila asko ditu:

Elikagairen bat jateko edo edariren bat edateko, Invisalign ortodontzia atera egin daiteke, janariaz gehiago gosatzeko.

Tratamenduaren iraupena laburragoa izan daiteke, lerrokatzaileak 15 egunez behin -gutxi gorabehera- aldatzen bait dira. Horrela, ortodontzia tratamendu konbentzional bat baino bizkorrago jokatzea da beste abantailetako bat.

Invisalign-ek txantxarraren arriskua txikiagotzen laguntzen du, pazienteek hortzak sakontasunean garbi ditzaketelako tratamenduan zehar. Teknika berritzaile honekin hortzek behar duten garbiketa eta zaintza izango dute beti, aho-hortzen osasuna hobetuz.

aparato invisible invisalign donostia san sebastián

Invisalign Ortodontzia kendu ahal izatea abantaila bat da higienearentzako, aparatua sakonki garbitzea posible bait da, erabiltzen den bakoitzean garbitasunaren sentsazioa sentituz .

Urumea Hortz Klinikan profesional onenekin kontatzen dugu teknika honen inplementaziorako. Galde gaitzazu gure Invisalign Ortodontziaren tratamenduari buruz Donostiako klinikan, inolako konpromisorik gabe.

Azken asteotan egon garen jardunaldiei buruz informatzen jarraitzen dugu. Kasu honetan, gure lagun on eta kolaboratzaile denak, Fernando Durán jaunak, nor Universitat Internacional de Catalunya-tik Odontologiako doktorea den, pasa den azaroaren 10ean eta 11an jardunaldi espezializatu bat eskaini zuen Donostian, Gipuzkoako Haginlarien Elkargoan hain zuzen ere.

Kasu honetan, gaiak, batez ere traumatologian eta birxurgapen erradikularretan zentratu ziren, Fernando Durán aditua den arloetan.

Ostiraleko jardunaldian zehar ikastaroa diagnostikoan eta hortzetako birxurgapenen tratamenduaren plangintzarako CBCT-aren erabilpenean zentratu zen. Larunbatean, ordea, gai nagusiak haustura erradikularretako eta hortz-luxazioetako erabilera, eta hazten dauden pazienteen hortzen ordezkapena birxurgapenagatik izan ziren.

Urumea Hortz-Klinikan etengabeko heziketagatik egiten dugu apustu, gure pazienteei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz. Horregatik ikastarora Urumeako Jacinto Suárez eta Javier Ochagavia doktoreak hurbildu ziren, klinikako ordezkari bezala.

Urumea Hortz-Klinikatik Gipuzkoako Haginlarien Elkargoa zoriondu nahiko genuke jardunaldi hauek antolatzeagatik eta, Fernando Durán-i ere, alor honetan duen esperientzia guztia gurekin partekatzeagatik.

Urumea Hortz Klinikan garrantzia handia ematen diogu aho-hortzen alorreko heziketari eta joera berrienak jarraitzeari. Horregatik, Jacinto Suárez doktorea, Ainhoa Blanco eta Javier Ochagavia, Madrileko IFEMAn ospatu zen EAO & SEPES 2017 Kongresura joan ziren urrian.

Urumea Klinika EAO & SEPES 2017

Urtero ospatzen den ekiltaldi honetan, herrialde ezberdinetako aho-hortzetako osasuneko 4.000 profesionaletik gora bildu ziren. Bertan, hortz-protesien alorreko azken berri eta aurrerapen  teknologikoak azaltzen zituzten 130 stand baino gehiago zeuden.

Gainera, ekitaldiak iraun zituen hiru egun horietan zehar, nazioarteko 170 txostengilek konferentzia eta saio praktikoak eskaini zituzten.

Amaitzeko, EAO & SEPES 2017 Kongresuak iraun zituen hiru egun hauetan gauzaturiko eginkizunak ondo laburtzen dituen bideo bat uzten dizuegu:

Urumea Hortz Klinikan sei urte daramatzazkigu Gautenaren Donostiako ikasgela egonkorrarekin elkarlanean, hala nola, pazienteei entregatzeko hortzetako eskuilen poltsak prestatzen.

Gautena, Gipuzkoako autismoaren elkartea, etekinak ateratzeko asmorik gabeko erakunde bat da eta autismoaren espektroa nahasita duten pertsonek (AEN) osatzen dute. Gautenak autismoak dakartzan arazoei buruz berri ematea, gizartea sentsibilizatzea eta gaitz hau jasaten duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzea du helburu. Honela, Gautenak heziketa- eta laguntza-baliabidez osaturiko sare gizarteratu bat garatu du.

Gautenaren ikasgela egonkorra

Ikasgela hau Donostiako San Inazio ikastetxean kokatzen da eta autismoaren espektroa nahasita duten pertsonei (AEN) komunikazio- eta egokitze-gaitasunak bultzatzeko talde-terapietan oinarrituriko heziketa berezia eskaintzen die. Ikasgela egonkorreko ikasleek sozializazio eta mugikortasun alderdiak lantzen dituzte lan arloko gaitasunak garatzeko helburuarekin.

Gautenako ikasgela egonkorreko taldea

Zertan oinarritzen gure elkarlana?

Urumea Hortz Klinikatik trebakuntza lortzen eta inguruneaz ohartarazten laguntzen dieten enkarguak egiten dizkiegu. Esaterako, egiten duten lanetako bat gure pazienteei ongi etorri gisa ematen dizkiegun oparien paketatzea egitea da.

Lan hau honakoan oinarritzen da: informazio-txartel bat zati proportzionaletan tolestu, plastikozko zorro batean tolestutako txartela, hortzetako eskuila eta hortzetako haria sartu eta, azkenik, paketea itxi behar izaten dute.

Gainera, ikasleak, euren irakasleen laguntzaz, Urumea Hortz Klinikara etortzen dira aldizka enkarguak jasotzera eta bukatutako lanak ematera. Klinikara bidean, ikasleek bide segurtasun arauak (semaforoak errespetatu, zebrabidea zeharkatu, taldean ibili) zein euren ikaskideekiko eta irakasleekiko harremanak eta elkarrizketa arauak (txandak errespetatu, entzun, solaskideari begiratu) lantzen dituzte.

Klinikara iritsitakoan, ikasleek portaera arauak praktikatzen dituzte (klinikako langileak agurtu, isiltasuna errespetatu eta materiala jaso bitartean itxarongelan ondo portatu).

Irati Urumea Hortz Klinikarentzako poltsaratzea egiten

Poltsaratze-lana erraza eta mekanikoa da; materiala ez da inola ere hauskorra eta ikasleek lana ondo burutzeko pauso zehatzak jarraitu behar dituzte. Horrez gain, materialak ez du ia pisurik eta klinikatik ikasgelara garraiatzeko eta bueltan ekartzeko erraza da.

Gorka Urumea Hortz Klinikarentzako poltsaratzea egiten

 

Azkenik, poltsaratze lana amaitu ostean, Gautenako ikasgela egonkorreko ikasleei ilusio handia egiten die arrakastaz burututako lanengatik sariak jasotzea. Horregatik, ikasturtea amaitu ostean euren garapena zein aho-hortzetako osasuna hobetzen laguntzen dien materiala oparitzen diegu, esaterako hortzetako eskuila elektrikoak, tresna pedagogikoak, entzungailuak eta hainbat mahai-jolasak.

Gautenarekin elkarlanean aritzearen gure balorazioa

Urumea Hortz Klinikan oso pozik gaude Gautenaren ikasgela egonkorrarekin elkarlanean jarduteaz, izan ere, ikasleek euren helduarorako beharrezko gaitasunak landu ditzaten parte hartzen dugu.

Horregatik Gautena elkarteari heziketa prozesu berezi honetan parte hartzen uzteagatik eskertu nahi diogu, eta batik bat, Irati, Gorka, Malen, Garazi, Tere eta Lolesi, elkarlan honetako protagonistei, zuen interes eta kontu handiari esker gure pazienteek maitasun handiz prestatutako tresnez gozatzeko aukera izango baitute.

 

Urumea Hortz Klinika Donostia

Orain dela hile batzuk Urumea Hortz Klinikako 350 pazientei inkesta bat egin genien, eskaintzen dugun zerbitzuari buruz duten iritzia jakiteko asmoz. Lehenik eta behin, inkesta honetan parte hartu duzuenei eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuei esker gure tratamenduak eta zerbitzuak hobetu ahal izango ditugulako. Eman diguzuen informazioarekin, gugan duzuen konfidantza hori indartzea espero dugu.

—————————————————–

Jarraian, ikerketa honetatik atera ditugun ondorio batzuk aurkeztuko dizkizuegu:

  • Pozik gaude Urumea Hortz Klinikako pazienteen %61-a 10 urte baino gehiago daramatelako gugan konfidantza izaten.

Urumea Hortz Klinika Donostia

 

  • Urumea Hortz Klinikak eskeintzen dituen zerbitzuak familikoei eta lagunei gomendatzea sari bat da guretzat. Izan ere, lehenengoz datozen pazienteen %88-a, hurbileko pertsona batek gomendatuta dator.

     

Urumea Hortz Klinika Donostia

  • Pazienteen %40-a baino gehiagok betidanik konfiatu izan du gugan haien aho-hortzen osasunaz jabetzeko.

     

Urumea Hortz Klinika Donostia

  • Urumea Hortz Klinikan badakigu zer nolako garrantzia ematen dizkiozuen ordutegiei eta itxarote-denborei. Horregatik alaitzen gaitu pazienteen %90-ak eskaintzen ditugun ordutegiak eta itxarote-denborak nahikoak direla jakiteak.

  • Urumea Hortz Klinikako alderdirik baliotsuenak.

    Urumea Hortz Klinika Donostia

  • 9 puntuko media bat izateak, egunero lan gehiago egiten jarraitzen eta zerbitzuak hobetzen laguntzen digute.

 

Urumea Hortz Klinika Donostia

 

Garrantzi handia ematen diogu gure pazienteak interesa dakizkiekeen aspektu guztietaz ondo informatuta mantentzea. Horregatik jakinpean jarri nahi diegu eskaintzen ditugun zerbitzu eta tratamendu guztiei buruz. Dena den, gure web-orrialdea bisitatzera gonbidatzen zaituztegu informazio gehiago izan nahi izanez gero.

 

Elikadurak gure osasunean eragin handia du eta besteak beste, gure aho-hortzean duen eragin hori oso garrantzitsua da. Hortz galeraren bi kausa nagusiak txantxarra eta gaixotasun periodontalak (piorrea) dira. Azukrea hortz-txantxarraren garapeneko arduradun nagusienetako bat izan ohi da, bakteriekin harremanetan sartzen denean hortzak hondatzen dituzten azidoak sortzen bait dituzte.

Elikagai askok azukrea daukate era natural baten. Aitzitik, elikagai-kantitate handia dago azukre-mota askorekin, proportzio altuetan. Arreta jarri beharko genioke azukre hauen proportzioei, freskagarri edo gozokielako produktuetan adibidez eta proportziorik baxuena daukaten haiek aukeratu. Kontzienteak izan behar gara etxeko txikiek zein nagusiek kontsumitzen ditugun produktuez, honek aho-hortzaren osasunean erabateko influentzia zuzena bait du.

Listua ere oso osagai baliotsua izan daiteke aho-hortzaren osasunerako. Hau laguntzaile eraginkorra da bai hondar-ezabapenean zein azidoen efektu negatiboen murrizketan. Jaten dugun bitartean da listu askatze handiagoa produzitzen dugunean, bitarteko mokaduak jaten ditugunean ez bezala, kantitatea gutxitu egiten bait da. Egunero ur-kantitate egokia edatea praktika ontzat hartu dezakegu, listu gehiago sortzea baimentzen duenez gero.

Gaixotasun periodontala hortz-galerako beste arduradun garrantzitsu bat da eta ahoaren hortz guztiei eragiten die agertzen denean. Arazo bat izaten hasi da gaixotasun periodontala, gizartean gero eta komunagoa bait da. Gaixotasun periodontalek oien handitzea sortu dezakete, edo kasu larriago batzuetan, hortzak sostengatzen dituzten hezurrak kaltetu, hortzak eroriz.

Orekadun dietak eta ohitura elikagarri egokiek gure hortzak babesten laguntzen dute. Oso elaboratutako elikagaien kontsumoak gure oientzako hain onuragarria den murtxikatze jarduera gutxitzen du. Gainera, gehiegi elaboratutako produktu hauek konposatu organikoak desegiten dituzte (mineralak, bitaminak), hezur-funtzioan eta hortzetan hain garrantzitsuak izanik. Koipe aseei dagokienez, oien handitzea eragin ohi dute. Fruitu eta barazkiek ohikoak izan behar dituzte gure dietan. Elikagai gordin edo gutxi prestatuak mastekatzeak gure oiak indartzeko eta era batera masaje bat emateko balio du. Jaten ditugun elikagaien ezaugarriak kontuan hartzea, aintzat hartzeko faktorea da beraz.

Jakina, hortz-garbiketak garrantzi handia hartzen du txantxarraren arriskua txikiagotzeko; garbiketa-ohitura on batzuk, profesional baten kontrolekin batera aho-hortzen osasun apropos bat mantentzen lagunduko digute.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023