Arnastearen ondoriozko sedazio kontzientea hortz tratamenduek eragin dezaketen antsietatea kontrolatzeko erabiltzen da. Oxigenoa eta oxido nitrosoa botatzen dituen maskara baten bidez aplikatzen da. Honek arnasten duzun bitartean guztiz erlaxatua sentiaraziko zaitu, baina erabat kontziente izaten une orotan. Hau da, gasa arnasteari utzi bezain pronto desagertuko da efektua.
Urumea Hortz-klinikan egunero erabiltzen dugu sedazioa anestesiarik behar ez dituzten kasuetan. Oso erabilgarria da haurrekin lan egiterakoan edota aho garbiketak edo mamtenimenduak burutzean. Luzatu eta deserosoak izan daitezkeen tratamenduetan dira oso erabilgarriak esaterako.
Sedazioa guztiz segurua da eta ez du bigarren mailako ondoriorik eragingo. Gure klinikan 20 urte baino gehiago daramatzagu sedazioa gure egunerokotasunean erabiltzen eta esperientziak emaitza positiboak baino ez dizkigu eman.
Horregatik, gure paziente guztiei gomendatzen diegu inongo kostu gehigarririk ez duen zerbitzu hau probatzea. Urumea Hortz-klinikan etengabeko hobekuntzan ari gara lanean, zure eta zure familiaren bisita ahalik eta atseginena izan dadin. Eta zerbitzu honi esker, pazientea erlaxatuagoa egonik, profesionalek erosoago lan egin dezakete, emaitza hobea lortuz.
Gehiago jakin nahi duzu? Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko, beti gaude prest zure galdera eta duda guztiak erantzuteko.