Bloga

Deskargako ferulei buruz hitz egingo dugu

Gaur Ainhoa Ochagaviarekin, deskargako ferulei buruz hitz egingo dugu.

Esaidazu Ainhoa, zer da zehazki deskargako ferula bat?

Deskargako ferula bat odontologian erabiltzen den gailu bat da, hortzak babesteko ahoan jartzen dena. Hortz eta ahoko arazo desberdinak tratatzeko eta prebenitzeko erabiltzen da.

Esango al zeniguke zein diren deskargako ferula baten funtzioak?

Deskaragako ferulek bi funtzio dituzte:

  • Hortzak higaduratik babestu.
  • Mastika-funtzioari lotutako giharrak lasaitu, buruko minen agerpena murriztuz.

Nola jakin dezaket deskargako ferula bat behar dudan?

Zure dentista da ferula bat behar duzula esango dizuna, baina badaude seinale edo sintoma batzuk ferula bat behar duzula adieraz ditzaketenak.

Hurrengo sintomak badituzu, zure dentistarekin hitz egin behar duzu:

  • Masailezurraren edo matrailezurraren muskuluen mina baduzu.
  • Buruko edo belarriko mina baduzu, batez ere goizean.
  • Lepoko edo sorbaldako mina baduzu.
  • Hortzak higatuta edo hautsita badituzu.
  • Ahoa erabat irekitzeko edo ixteko zailtasunik baduzu, batez ere goizean.
  • Hortzak kurrinka edo estutzen ari direla sentitzen baduzu (bruxismoa).

Zeintzuk dira hortz ferula erabiltzearen onurak?

Deskargako ferula, kontrako arkuko hortzek ferularen gainazal osoan modu orekatuan ukitzen dutelarik diseinatuta dago.  Horrela, ATM-a posizio egokiago batean jartzen da eta giharrak erlaxatzen dira. Giharrak erlaxatuz buruko minaren agerpena murrizten dugu, batez ere goizean. Horrez gain, hortzak elkarren kontrako haustura eta kolpe posibleetatik babestuta daude.

Nola zaindu behar dut deskargako ferula?

Zure deskargako ferula zaintzea eta egoera onean mantentzea garrantzitsua da, behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko. Hauek dira nire aholkuak:

  • Zure dentistarekin bisitara zure deskargako ferula eraman ezazu, ondo egokituta dagoela egiaztatzeko.
  • Zure deskargako ferula ondo garbitu: Ur eta xaboia erabili eta xaboia ondo kentzen duzula ziurtatu. Ez erabili hortzetako pasta ferula garbitzeko.
  • Zure deskargako ferula Klinikan ematen dizugun kutxan gordetzea gomendatzen dizut. Ustekabean hondatzea edo urratzea saihesteko modua da.

Noiz aldatu behar dut deskargako ferula?

Deskargako ferula noiz aldatu behar duzun zure dentistak esango dizu, jasaten duen narriaduraren edo ahoko esku-hartzeen ondoriozko desegokitzearen arabera.

Deskargako ferulak erabiltzen al dira umetan?

Ez, ez dira gomendatzen haurrentzat. Zergatik? Haurren barailak etengabe garatzen eta hazten ari direlako, eta ferula erabiltzeak hortzen eta masailezurren hazkuntza eta garapen prozesu naturala oztopatu dezakelako.

Zein da neurrira egindako deskargako ferula baten eta online aurki dezakezun hortz-ferula baten desberdintasunak?

Online hortz-ferula ugari aurkituko dituzu, baina, garrantzitsua da deskargako ferulak pertsonalizatuak izatea. Deskargako ferulek zurrunak izan behar dute, silikonazkoek edo bigunek gehiago eztutzera bultzatzen baitute.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023