Gurea bezalako erakunde batean, non pazientea gure zentroa den, klinikaren arlo eta prozedura desberdinak ezagutzea ezinbestekoa da. Horregatik, beharrezkoa da talde barruan eta lankideen artean komunikazioa sendotzea.
Hori dela eta, “Egun bat…” proiektuari ekin diogu. Uztailean eta abuztuan, Urumea klinikako Taldea beste arlo batzuk ezagutzen ari da. Horrela, dentistek, laguntzaileek, higienistek eta harrerako arduradunek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute nola lan egin ezezagunagoak diren klinikako eremuetan.
Amaia gure harreragileak esaten digu: “Lan truke honekin, normalean harremanik ez dudan klinikaren beste arlo batzuk hobeto ulertu ahal izan ditut; laborategia, esterilizazio gela».
Eta Maitane, gure odontopediatra: “Laborategiko diseinu softwareak eragina izan du niretzat, modu konbentzionalean irakatsi zizkiguten prozesuak nola digitalizatzen ari diren ikustea zirraragarria da”.
Erakundeak berak sustatutako proiektua da, gure bezeroekin nola komunikatzen garen, lana box barruan nola egiten den edo laborategian zer proiektu garatzen diren hobeto ulertzeko.
Proiektu honen bidez, gainera, talde osoak gure pazienteen zerbitzua etengabe hobetzeko ideiak ekartzea lortu dugu. Gure erosotasun gunetik irten, ezagutzak trukatu eta taldea motibatu, pazientearentzat esperientzia hobea lortuz. Urumea Hortz klinikako motorra Urumea lan-taldea da.