Bloga

Ezinbestekoa zara Urumea Hortz Klinikan

Ezagutzen gaituzu, zinez uste dugu aho-hortzen osasuna dela norbanakoon osasun osoaren zimentarritako bat eta horixe da gure lanaren funtsatako bat. Zu zara beste funtsa, ezinbestekoa zara Urumea Hortz Klinikan.

Urte askotako hartu-emana da gure artekoa eta denbora guzti horretan zehar gure filosofia, gure lan egiteko era eta zu zaintzeko modua partekatu ditugu zurekin.

1. Osasun zentro bat gara eta ahoaren eta hortzen arretatik haratago doan arreta da guk eskaintzen duguna: osasuna zentzu zabalenean ulertzen dugu eta ahoaren zainketa norbanakoaren osasun orokorrean duen eragina aintzat hartuta heltzen diogu horri.

Gero eta gehiago dira zentzu horretan egindako ikerketak eta badira diabetesa edo bihotzeko hainbat gaisotasunen jatorria ahoaren eta hortzen osasun-ezarekin lotzen dituzten azterlanak. Beraz, arrisku faktore hori ahal den heinean, txikiagotzeko aurrea hartzeak berebiziko garrantzia du eta horretarako prebentzioa, mantentze egokia eta edozein gaitzi ahal bezain azkarren erantzutea beharrezkoak dira; gaitz horiei euren osotasunean egiten diegu aurre Urumea Hortz Klinikan, abangoardiako teknika zein baliabideak erabiliz.

2. 22 profesional gara eta guztiak gaude zure zerbitzura. Urumean, odolontologoak estomatologia medikua, higienistak, klinikako laguntzaileak eta pazienteak artatzeaz arduratzen direnak, guztiak gauzkazu une oro zure bidelagun izateko prest.

Erabat gardenki, zure ahoaren zainketaren ingurukoen berri zehatza ematen dizugu, bai kontsultan egiten ditugun tratamenduei dagokionez eta baita zure eguneroko bizitzan kontuan izan beharrekoei dagokienez ere.

3. Ohitura osasungarriak irakatsi dizkizugu.

Eta egun ere horretan darraigu, arreta odontologiko optimoarekin batera, ohitura horiek ezin baztertukoak baitira aho-hortzen zainketan. Garbitasun eta elikaduraren inguruko jarraibideak ematearekin batera, zure aho zein hortzen eta osasunerako eta, bide batez, zure ongizaterako onuragarri gerta dakizukeen edozeren inguruko informazioa jarriko dugu zure esku.

4. Eta behin eta berriz diogu etengabe saiatu behar duzula eta proaktiboa izan behar duzula zure buruaren zainketari dagokionean.

Adituak gara, eta nekaezinak!, gure paziente zaituztegun guztiak akuilatzen zuetako bakoitzak zainketa hori denboran zehar luza dezazuen eragiteko.

Guzti hori dugu Urumea Hortz Klinikaren esentzia eta zu zauzkagu guzti horren erdi-erdian; ezinbestekoa zara Urumea Hortz Klinikan eta zure ohiko hortz klinika izan nahi dugu. 

Ez zaitez hurrengo bisitaldira etorri gabe gera!

 

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023