Haurren aho-osasuna jaiotzetik nerabezarora zaintzen aditua, Maitane Naya Urumea Hortz Klinikako taldera gehitu da. Prebentzioan oinarrituz haurrak aho osasuntsu batekin haz daitezen helburua jarraituz.
Ingurune hurbil eta goxo bat sortuz, txikiek haien beldurrak adierazteko aske sentitzen diren giro batean lan egingo du Maitenek. Etengabeko azalpenen eta hizkera egokiaren bitartez.
Odontopediatriari esker, zure haurrak osasuntso haziko dira dentistarenganako jarrera onuragarria eta prebentzioan oinarritutako tratamendu pertsonalizatua izanik. Hala nola, gaur egun dentistarengana joateak ez du zertan esperientzia desatsegina izan beharrik, eta are gutxiago gure txikientzat.
Zure seme-alaba odontopediatrarengana noiz eraman galdetzen ari bazara, adituaren gomendioz lehen bista haurraren bizitzako lehen urtean zehar egitea da aholkugarriena. Era honetan, haur bakoitzari behar eta tratamendu espezializatuak eskaini ahal zatzaizkio era perstsonalizatu batean.
Hauek dira Urumea Hortz Klinikan arreta handiz eta era oso bizkorrean egiten diren tratamenduetako batzuk:
- Berreraikuntza tratamenduak: txantxarra oraindik nerbiora iritsi ez denean egiten dira.
- Pulpa tratamendua: txantxarra nerbiora iristen denean eta mina edo infekzioa dagoenean egin beharrekoak.
- Metalezko koroak: hortza suntsituz geroz dira beharrezkoak.
- Zigilatzeko tratamenduak: hortza estali eta txantxarra sor dezakeen erretxina kentzeko egokia.
- Estrakzio-tratamenduak: hortzak infekzio handia duen kasuan eginbeharrekoak, hau da, esne-hortzak eta berria osasuntsu haztea sahiesten ari denean.
Gure pediatra-odontologoak oso pozik erantzungo ditu zure seme-alaba dentistarengana eramateak sor ditzakeen kezkak edo zalantzak. Jarraibide eta aholku guztiak emanez dentistara bisita imajinatzen duzuna baino askoz atseginagoa izan dadin. Ez ahaztu beti hemen gaituzula zure osasuna eta zure familiarena zaintzeko.