Klinikaren kalitatearen politika

Urumea Hortz Klinikan gure pazienteen eta alde interesatuen beharrizanak eta itxaropenak ase eta klinikaren prestigioa bermatu nahi dugu aho-osasuneko instituzio gisa. Helburu hauek lortzeko, Urumea Hortz klinikan ondorengo konpromiso hauek hartu ditugu:

  1. Prestakuntzadun profesionalek pazienteekin harreman pertsonala izatea, pazientearen harrera ona bermatzeko.
  2. Hitzorduen ordutegia errespetatu dadin bermatzea.
  3. Historia mediku osoa sortzea eta eguneratua mantentzea, betiere konfidentzialtasuna errespetatuz.
  4. Pazienteari bere aho-hortzetako osasuneko helburuak finkatzen laguntzea.
  5. Azterketa oso baten ostean, paziente orori aurre egin beharreko tratamenduei buruz azalpenak zein aholkuak ematea.
  6. Paziente bakoitzari dagokion tratamendu pertsonalizatua egitea.
  7. Mina etengabe kontuan hartzea.
  8. Paziente bakoitzari eginiko tratamenduaren eboluzioari buruz berri ematea.
  9. Kasu bakoitzean jarraitu beharreko mantentze-teknikak gomendatzea.
  10. Infekzio nosokomialaren aurka borrokatzea.
  11. Momentuoro egoera ezinhobean dauden eta burutu beharreko ekintzekin bateragarriak diren tresna teknikoak erabiltzea.
  12. Gailu medikoen trazabilitatea bermatzea.
  13. Langile adituak eta trebatuak izatea, euren ezagutzak etengabe eguneratuz.
  14. Pazienteen asebetetzea ezagutzeko ohiko ebaluazioak egitea.
  15. Jaso daitezkeen iradokizun eta erreklamazioak kontuan hartzea eta hauek sistematikoki erantzutea.
    Horrela, gure kalitate sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetu ahal izango dugu eta, kudeaketaren bikaintasunari esker, betekizun guztiak betetzen direla egiaztatu ahal izango dugu.

ISO 9001:2015 ziurtagiria  

2004. urtetik ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiria dugu, aplikazio-eremu hauetarako balio duena: periodontzia, inplantologia, endodontzia, ortodontzia, ahoko kirurgia eta prostodontzia. Ziurtagiria urtero berritzen digute, DNV GL Business Assurance España, S.L.U. enpresa ospetsuak gure kudeaketa-, antolaketa- eta esterilizazio-sistemak zorrotz ikuskatu ostean.

Esterilizazioa

Materiala esterilizatzeko prozesua zorrotz kontrolatzen dugu eta, gainera, kanpoko ebaluatzaile bat dugu, Oviedoko Unibertsitatea, prozesuaren eraginkortasuna %100ean bermatzen duena.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023