Urumea filosofia

Urumea Hortz Klinikan kontziente gara aho osasuntsu batek gure pazienteentzat duen garrantziaz. Arduradun sentitzen gara eta, hurbileko tratua emanez, klinikan harrera atsegina egin nahi dizugu. Gaur egun badakigu osasun txarreko ahoak eragin kaltegarria duela giza gorputzeko organo guztietan. Horregatik, OSASUNAZ hitz egiten dugu, eta ez bakarrik aho-hortzetako osasunaz.

Baloreen dekalogoa

  1. 30 urte daramatzagu zure ongizatea zaintzen eta bizimodu osasungarria sustatzen.
  2. Gure pazienteekin konpromiso irmoa dugu. Gogor lan egiten dugu hurbileko tratua eta konfiantza eskainiz.
  3. Gure tratamenduen kalitatea asko zaintzen dugu. Ondo egindako lanean oinarritzen gara.
  4. Osasuna bizitza osoan zehar zaindu behar da. Horregatik, haur eta helduentzako tratamendu espezializatuak eskaintzen ditugu. Zure familiako dentista izan nahi dugu.
  5. Inplikazio handiz lan egiten dugu prebentzio-, birmoldaketa- eta mantentze-fase bakoitzean tratamendu pertsonalizatua emateko.
  6. Arreta handia jartzen dugu prozesu eta tratamenduen kalitatean. Alegia, 2004. urtetik, ISO 9001:2000 ziurtagiria dugu periodontziaren, endodontziaren, ortodontziaren, inplantologiaren, ahoko kirurgiaren eta prostodontziaren eremuetan.
  7. Erabiltzen ditugun material guztiak seguruak dira eta EBko zein FDAko azterketak gainditu dituzte. Munduko marka odontologiko onenak aukeratzen ditugu tratamendu guztietan eraginkortasun handiena eskaintzeko.
  8. Gure taldea etengabe prestatzen ari da aho-hortzetako osasunean berrikuntzak eskaini ahal izateko.
  9. Uste dugu dentista betirako dela eta, horregatik, paziente bakoitza arreta handiz zaintzen dugu. Bueltan nahi zaitugu.
  10. Gure saririk onena zure osasuna eta irribarrea dira.

Taldea

Clinica Dental Urumea

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023