Mariak, Jararen amak, bere alabaren istorioa kontatzen digu bertatik bertara:
“Jarak bere lehen urtea bete zuenean, Urumea Hortz Klinikako Maitane odontopediatrarenera eraman genuen lehen bisita bat egitera. Jarak medikuak oso gustuko ez dituen arren, taldeak etxean bagina bezala hartu gintuen eta horrek bisita oso erraza egin zuen.
Hasierako galdetegia (informazio medikoa, alergiak, jateko eta hortzak garbitzeko ohturak, etab.) bete ondoren kontsultara sartu ginen. Bertan, Jararen aho osasun egokia mantentzeko hainbat aholku jaso ondoren. Maitanek azterketa azkar bat egin zion haurrari. Hortzak begiratzeaz gain, ahoaren egitura guztiak ere aztertu zizkion (amigdalak, ezpainak, frenuluak, ahosabaia, oklusioa, etab). Maitanek gure alabari amigdalak ikusi zizkionen, segituan deitu zion bere kide Ainhoari, ortodontzian aditua eta bien artean aritu ziren Jararen kasua aztertzen. Bisita hontan deskubritu genuen Jararen amigdalak behar baino handiagoak zirela.
Honen ondorioz, bi profesionalek espero ez genituen galdera batzuk egin zizkiguten, esate baterako, haurrak ahoa zabalik lo egiten zuen ala ez, gauez zurrunga egiten zuen, lo egiten zuenean arnasik gabe geratzen zela uste genuen, zein posiziotan zegoen burua lo egiterakoan,… Maitanek zein Ainhoak arnasa sudurretik hartzearen garrantzia azaldu ziguten, eta ondorioz, arnasketa egoki hau lortzeko eragozpen ziren amigdalak baloratzeko pediatrarekin bisita bat hartzea gomendatu ziguten. Handik egun batzuetara, pediatrarekin egon eta gero, Jarari loaren proba egin diote, lo gauden bitartean bentilazio egokia dugun baloratzen duen proba, hain zuzen ere. Proba positiboa izan zen eta beraz, otorrinoak amigdalen tamaina murrizteko eragiketa gomendioa egin digu”.
Kasu hauetan, diagnostiko eta tratamendu goiztiarra ezinbestekoak dira haurren hazkundean, garapen kognitiboan eta portaeran eragin dezaketen konplikazioak saihesteko.
Talde-lana (familia – pediatriako dentista – medikuak – laguntzaileak) eta prebentzioa funtsezkoak dira hazkunde osasuntsua bermatzeko eta etorkizuneko osasun arazoei aurrea hartzeko.