Bloga

Maitane Naya, Odontopediatriako Urteko Bileran

2023ko maiatzaren 11tik 13ra, SEOP 44.Urteko Bilera egin zen Castellonen. Odontopediatria ikertzeko eta sakontzeko interesa duten profesional guztien topagunea izan zen.

3 egunez, 500 odontopediatra baina gehiagok, hiru jarduera-eremu jorratu genituen; kariologia, ortodontzia interzeptiboa eta hortz muinaren tratamendua.

Kongresuan zehar nazioko eta nazioarteko 31 hizlariren aurkezpenak entzun ahal izan genituen, besteak beste, Margherita Fontana (AEBetakoa) eta Jenny Abanto (Brasildik etorria) odontopediatrak. Prebentzio-teknika berrien, eta teknika terapeutiko berrien aurrerapenak gurekin partekatu zituzten. Haurtzaroan ahoan izandako kalteetan goiz eta eraginkortasunez esku hartzea ahalbidetzen duten terapia diagnostikoak, ahoko gaixotasunek haurraren hazkuntzan eta garapenean dituzten ondorioak minimizatuz.

Haurren ahoko patologiak, estatuko eta nazioarteko azken inkesta epidemiologikoen arabera, oso hedatuta dagoen osasun-arazo bat izaten jarraitzen du.

SEOP Kongresuak Espainia osoko Odontologoen Elkargo eta Elkarte Zientifiko ezberdinekin lankidetza du, baita Pediatriako Odontologiako Europako Akademiaren (EAPD) eta Pediatriako Odontologia Elkartea Latinoamerikarraren (ALOP) ere.

Kongresuari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

https://seopcastellon.com/

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023