Bloga

Nere haurrak hortzoiak handituta eta zauriz beteta ditu. Zer izan daiteke?

Ahoa minez, zauriz beteta, ondoeza, sukarra, gose falta, hats txarra, hortz oietako odoljarioa…Zure seme-alabak sintoma hauetakoren bat jasaten badu, ziurrenik gingivoestomatitisa pairatzen ari delako da.

Zer da ahozko herpesa?

Ahoko herpesa zientifikoki gingivoestomatitis herpetikoa bezala ezagutzen da. Haurren gingivostomatitisak ondoringo sintoma hauek eman ditzake: ultzerak, mina eta aho eta ezpainetako lesio mingarriak. Gehienetan 1 motako herpes sinplea birusak (HSV-1) haurren ahoa lehen aldiz infektatzen duenean gertatzen da.

5 urtetik beherako haurrengan ohikoa izaten da, eta kutsatutako beste pertsona batekin edo herpes sinple birusaren eramailea den norbaitekin kontaktuan egoterakoan hedatzen da.

Orokorrean, sintomatologia sukar igoera handi batekin hasten da, ahoan hainbat zauri agertu baino egun batzuk lehenago. Jarraian, hortzoiak handitu egiten dira, gorritu eta odola oso erraz botatzen dute. Ahoko zauriak oso mingarriak izan ohi dira, eta horrek gosea galtzea eragiten du txikiengan.

Sintomak

Gingivoestomatitis herpetikoaren sintoma ohikoenak hauek dira:

  • Zauriak ezpainen eremuan eta aho barruan.
  • Hats txarra.
  • Hortzoi gorriak eta handituak, odola erraz botatzen dutenak.
  • Nekea eta ondoez orokorra.
  • Eztarriko mina
  • 38 °C baino gehiagoko sukar iraunkorra.
  • Jateko eta edateko gogo eza edo uko egitea.
  • Lepoko nodo handitu eta mingarriak.

Tratamendua

Birus guztiek bezala, gingivoestomatitis herpetikoak 10 egun inguru iraun dezakeen zikloa du eta pazientzia eskatzen du. Garrantzitsua da birusak irauten duen denboran, ondorengo aholku hauek jarraitzea:

  • Haurra ondo hidratatuta mantendu (txikiengan deshidratazioa ohikoa izaten da).
  • Jarraitu dieta biguna (mastekatzeko errezak eta azidoak ez diren jakiak eskeini).
  • Beste haurrekin kontaktua sahiestu. Oso kutsakorra den birusa da.
  • Eskuko higiene ona mantentzea komeni da.
  • Haurra oso asaldatuta egonez gero, tratamendu farmakologikoa egin daiteke egun batzuetan ibuprofenoa edo parazetamola bezalako ahoko analgesikoak erabiliz.

Odontopediatra bezela, nire gomendioa ondorengo hau da: haurra oso sensible egongo den arren eta hortzak garbitzea oso zaila izango den arren, aho-higiene ona mantentzea beharrezkoa da.

Nola?

  • Egunean 2 aldiz hortz-eskuil bigun batekin hortzak garbitu
  • Hortz-ohietako hantura murrizten laguntzeko, % 0,12ko klorhexidinan bustitako gasa erabili dezakezu, egunean 2 aldiz, hortzak garbitu ondoren.

Birusa igaro ondoren, ezinbestekoa da prozesu birikoaren zehar ahoa garbitzeko erabili dituzun hortzetako eskuilak botatzea.

Zalantzarik baduzu, kontsultatu zure pediatra edo odontopediatrarekin zure txikiaren kasua ebaluatzeko.

YouTube player

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023