Protocolos

Haurren Aho-osasun egokirako aholkuak

Haurren Aho-osasun egokirako aholkuak

HORTZ-GARBIKETA:

  • Noiztik? Lehenengo hortza ateratzen den momentutik.
  • Noiz? Gutxienez egunean 2 aldiz (goizez eta gauez).
  • Nola?
    • Umearen adinaren arabera egokitutako hortz eskuila (ez silikonazko dedala).
    • Hortz eskuila ez busti.
    • Adinaren araberako hortzetako pasta kantitate egokia erabili.

 

    • Zure seme edo alabaren goiko ezpaina altxa aurreko hortzak behar bezala garbitu ahal izateko.
    • Garbiketak azkarra eta eraginkorra izan behar du.
    • Txistua eta hortzetako pasta arrastoak bota (tu egiten badakite), urarekin garbitu gabe.
    • Hortz-garbiketa gurasoek egin behar dute umeek 8 urte bete arte.
  • Hortz-haria erabiltzea beharrezkoa al da? Ezinbestekoa da haginen artean kontaktua dagoenean eta gauero egin behar dugu hortz garbiketa aurretik.
  • Fluorra duen kolutorio bat erabiltzea beharrezkoa al da? Odontopediatrak hala gomendatzen badizue bakarrik.

ELIKADURA:

Txantxarrak edo kariesak azukredun jakiak konsumitzen ditugunean sortzen dira. Horrez gain, kontuan izan behar dugu txantxar hauek sortzeko arriskua handiagoa dela azukredun jakien ingesta hauek denbora gutxiro egiten baditugu. Horregatik, ondorengo gomendioak egiten dizkizuegu:

  • Aztertu ezazu zure seme edo alabak egunerokotasunean hartzen dituek jakien artean gehitutako azukreak dauden: gosaltzeko zerealak, zukuak, edateko iogurtak, gailetak, bimbo ogia, etab (txutxeak ez dira txantxarrak sortzen dituzten jaki bakarrak!)
  • Saiatu jaki hauen kontsumoa sahiesten edo murrizten (batez ere hortzetara bereziki itsatsita geratzen direnak)
  • Saiatu jakien konstumoen artean gutxienez 2 orduko denbora tartea uzten).
  • Azukrerik ez 2 urte bete arte.
  • Altxa ezazu sarri-sarri zure haurraren goiko ezpaina orban zurien bila. Txantxar lesioak hala hasten dira.

Gure seme-alabei eskeintzen dizkiegun jakiek gogorrak, lehorrak eta fibrosoak izan behar dute, masailezur eta aurpegiko muskulaturaren garapen egokia bermatzeko. Helburua hau lortzeko, saiatu konsistentzia biguna duten jakien konstumoa murrizten (pureak, bimbo ogia, etab.) eta konsistentzia gogorragoa duten jakien konstumoa bultzatzen (fruta osoa, ogi barra normalez egindako bokatak, etab).

TXANTXARRIK gabeko haurtzaroa posible da

[one_half]
YouTube player
[/one_half] [one_half_last]
YouTube player
[/one_half_last]

 

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023