Ortodontiako aparatu finkoak manipulatzeko, zaintzeko eta mantentzeko jarraibideak
- Garrantzitsua da arreta higienean izatea, aparatuarekin plaka gehiago biltzen baita. Jarraitu zure ortodontistak eta higienistak adierazitako argibideak.
- Oso elikagai gogorrak (fruitu lehorrak, ogi txigortua…) eta oso itsaskorrak (sugus, turroiak, txikleak…) saihestea komeni da. Zure sen ona erabili.
- Aparatua askatu daiteke. Eranskinen bat ateratzen bada, klinikari jakinarazi behar zaio, ahalik eta azkarren berriro itsatsi daitezen.
- Ortodontzia finkoak zauri txikiak sor ditzake ezpainetan, masailetan, oietan eta mihian. Horiek ortodontziako argizariarekin saihestu eta babestu daitezke. Zauriek irauten badute, hartu hitzordua klinikan.
- Ortodontzia tratamendu finkoek aldizkako berrikuspenak behar dituzte eta ezinbestekoa da berrikuspen eta mantentze plan zorrotza jarraitzea.
Nola mantendu zure ortodontiako aparatu finkoak egoera onean?
[one_half]
[/one_half]
[one_half_last]
[/one_half_last]