Periodontzia

er

Periodontitisa oien hantura edo infekzioa, gingibitisa, tratatu gabe uzten denean agertu ohi da. Infekzioa eta hantura oietatik hasi eta hortzen euskarri den hezurreraino iristen dira. Euskarria galtzean, hortzak lasaitu egiten dira eta, azkenean, erori.

Helduen %40k gaixotasun periodontala dute, sarri jakinaren gainean egon gabe. Gaixotasunak motel eboluzionatzen du, askotan ez minik ez ageriko alerta-seinalerik azaldu gabe. Horrenbestez, ahalik eta azkarren diagnostikatu eta tratatu behar da.

Hortzek bezalaxe, inplanteek ere antzeko arazoak izan ditzakete. Kasu horretan, gingibitisari mukositis esaten zaio eta periodontitisari periinplantitis.

Gaixotasun periodontala ez du nahi duenak harrapatzen, baizik eta ahal duenak; hau da, aurrejoera behar da patologia mota hau garatzeko.

Urumea Hortz Klinikan periodontitisa eta periinplantitisa prebenitzeko tratamendua egiten dugu hortzak edota inplanteak heltzen dituzten oi eta hezurretan beste arazorik ez gertatzeko; horrela, hortz-piezen galera saihesten dugu.

Periodontitisaren aurkako tratamendua bilatzen baduzu Donostian, deituiguzu 943272400  zenbakira edo idatziguzu gure web orriko formularioaren bitartez.

periodontzia

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023