Urumea Hortz Klinikan familia osoaren osasunaz arduratzen gara, txikienetatik hasita, ohitura onak gaztetik hasita barneratzen dira-eta. Gure helburuetako bat da haurren aho-hortzetako osasuna hobetzea eta bizi- eta elikadura-ohitura onak sortzea, aho osasuntsu bat izateak duen garrantziaren gainean prebenitzen eta kontzientziatzen laguntzeko.
Gutxi gorabehera, 5 eta 6 urte bitarteko hiru haurretatik batek txantxarrak ditu edo izan ditu behin-behineko hortzetan. Horrek adierazten du garrantzitsua dela gaztetik hasita prebentzio-, elikadura- eta higiene-neurriak hartzen hastea. Horretarako, prebentziozko neurriak eskaintzen ditugu: ahoaren azterketa eta aholkularitza higienearen eta haurren zaintzaren inguruan.
Haurretan espezializatutako gure odontopediatra Maitane Nayak haurrei ahoa ezagutzen eta zaintzen irakasten die; higiene ona garrantzitsua dela eta nola egin daitekeen ikasten dute. Txikitatik ohitu egiten dira aldian-aldian dentistarengana joaten eta, etorkizunean, naturaltasunez, traumarik gabe, joango dira.
Azterketetan txantxarrak antzeman daitezke, bai eta masailezurren garapenean gerta daitezkeen arazoak edo hortzen malposizioak ere, horiek goiz konpondu ahal izateko. Era berean, haurren hortzak txantxarretatik “babeste” aldera fluorizazioa bezalako teknikak erabiltzen ditugu beharrezkoa denean.