Uren fluorazioarekin eta higiene- zein elikadura-ohitura onekin txantxarren indizeak behera egiten du eta higiene-ohitura onekin eta mantentze-lan periodontalekin gaixotasun periodontala kontrolatzen ari gara, baina patologia berri bat agertu da eta esponentzialki hedatzen ari da gizarte garatuetan: higadurak XXI. mendeko epidemia dira.
Egungo bizitza-erritmoak eragiten duen estresak (hortzen higadura fisikoa ekartzen duten bruxismoa eta hortzak estutzeko ohitura eragiten dituena) eta elikadura desegokiak, hortzen higadura kimikoa ekartzen duten azido gehiegi, hortzetan higadura larriak eragin ditzakete.
Hortzen higadura larriaren tratamendua oso luzea eta garestia izan ohi da, ahoko pieza guztiak birmoldatu behar direlako; eta gainera, piezaren bat galtzeko arriskua dago. Hortaz, Urumea Hortz Klinikan hortzen higadura fisiko eta kimikoa prebenitzea gomendatzen dugu.