Aste honetan, Javi Ochagaviak Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastolan STEAM Astean parte hartu du.
Urtero ikasleek ikasleen, gurasoen eta beste irakasle batzuen eskutik, zientziaren mundu zirraragarrian murgiltzeko aukera dute.
“Zientzia ere bada nesken kontua” lelopean, ikasleek STEAM Astean hainbat jarduera egiteko aukera eman du: bisita bereziak, esperimentuak, tailerrak, jolasak, ikerketak, irteerak…
Javi tailer batean izan da, eta gaur egun Urumea Hortz Klinikak aho barneko eskaneatzeko, kirol ferulen fabrikaziorako edo 3D inprimatzeko dituen teknologia berriak erakusti ditu.
[one_third] [/one_third] [one_third] [/one_third] [one_third] [/one_third]
Odontologia alorreko teknologiaren garapenak diagnostiko hobeak, material seguruagoak eta giza akatsak ahalik eta txikienak izateko aukera ematen du. Gainera, teknologiak askoz azkarrago ikasteko aukera ematen du, emaitzak kalitate handiagokoak, zehatzagoak eta min gutxiagokoak izateko.
Goizeko Izarra Ikastolari odontologia bezalako lanbide bat zabaltzeko aukeragatik eskerrak eman nahi dizkiogu, zientziak eta teknologiarik aurreratuenak bat egiten duten espezialitatea familia osoaren aho-osasuna zaintzeko.
Egitaraua osoa hemen ikusi